2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ZERTARAKO ESKOLAK XXI. MENDEAN?

Sarrera:

Urteak aurrera joan ahala, eskolaren funtzioak aldatzen doaz, legeak aldatzen doazen bezala. 1970. urtetik hona hainbat lege organiko ezarri dira; Ley General de Educación (1970), Ley Organica General del Sistema Educativo (LOGSE, 1990), Euskal Eskola Publikoaren legea (1993), Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOGSE,2002), Ley Orgánica de Educación eta azkenik, 2013. urtean Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE).
Gaur egun legez gain, metodologia ugari erabiltzen dira eskola desberdinetan eta metodologiaren arabera xede batzuei garrantzi gehiago ematen diete beste batzuei baino.
Zorionez, eskolen kalitatea hobetuz doa eta hezkuntza sisteman lan egiten duten profesional askok aldaketarako bidea eraiki dute, politikariek uzten dieten neurrian.
Arazo handia dago xedeak aukeratzerakoan, hezkuntzako profesionalak ez diren pertsonek aukeratzen dituztelako legeak ezarriz.
Ondoren, XXI. mendeko eskolek bete beharko lituzkeen xedeak adieraziko ditugu.

Gorputza edo argudiaketa:

         

o   Funtzio asistentziala ala hezitzailea:


Eskolak sortu zirenean, funtzio guztiz asistentziala zuten, lanera joan behar ziren gurasoen haurrentzat egokitzen zen. Gurasoak lanean zeuden bitartean nonbait gelditu behar ziren eta horretarako sortu ziren, gurasoei laguntza eskaintzeko, asistitzeko.

Gaur egun eskolek funtzio asistentziala ala hezitzailea izateak adinaren arabera aldatzen da. Haurren bizitzaren lehenengo uneetan, hau da, Haur Hezkuntzako etapan funtzio asistentziala nabarmentzen da, funtzio asistentziala haurren behar fisiologikoak eta premia nagusiak betetzea delarik. Adin horretan (3-6 urte) ,haurrek oraindik ez dira autonomoak eta laguntza gehiago eskaini behar zaie hainbat arlotan. Haurtzaindegien kasuan, haur oso txikiak hartzen dituzte gurasoak lanean hasten direnean eta funtzio asistentziala da nagusi, nahiz eta haurtzaindegietan funtzio hezitzailea sartzen duten.

Funtzio hezitzaileari dagokionez, haurrei ezagutzak transmititzea, sozializazio prozesuan laguntzea, autonomiarako bidean laguntzea...etab. hartzen ditu. Funtzio hau geroz eta zabalduagoa dago, metodologia ugari daude eta eskola bakoitzak berea lantzen du. Haurrak Haur Hezkuntzan hasten direnetik funtzio hezitzailea jasotzen dute, 3 urte dituztenetik heziketarekin kontaktuan jartzen dira eskolan.

Esan beharra dago, heziketa etxean hasi behar dela eta hori izan daiteke gaur egungo erronka nagusienetariko bat. Guraso askoren utzikeriagatik, haurrak eskolara joatean, oinarrizko heziketa ez dutenez zailtasunak sor daitezke, eta honekin batera funtzio asistentziala ugaritzea, etxean autonomiarako bidea lantzen ez dutenez eskolan gehiago landu behar da.

o   Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea:


Haurrei kulturaren garrantzia transmititu behar zaie, nolabait bereganatu dezaten, kulturara gerturatu behar zaie eta gure kasuan, Euskal kultura landu beharko genuke. Txikitatik hezkuntzarekin lotura zuzena jasotzen dute, eta gure eskoletan, zorionez, euskarara gerturatzen dira. Kultura ezagutzea eta bereganatzea, tradizioak ezagutzea eta mantentzea landu beharreko arlo bat da. Euskal Kulturak tradizio asko ditu eta gaur egun eskoletan lantzen dira, esate baterako; Olentzero eta Maridomingiren bisita gabonetan, herriko jaien interpretazioa, San Sebastian egunean danborrada, euskal mitologiaren lanketa… etab.

Beste aldetik, gizartearen arauak barneratu behar dituzte, baina garrantzi handia du gizartean ere akatsak daudela  jakiteak eta badaudela arau, tradizio eta kultura batzuk ezin ditugunak onartu. Haurrak beraien kabuz zer dagoen ondo eta zer ez identifikatzea garrantzitsua da eta hori landu beharko litzateke, hau da, kritikoak izaten erakutsi beharko genieke.

o   Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea:


Pertsona bakoitza, den bezalakoa da eta ikasle bakoitzak bere ezaugarriak, berezitasunak, gaitasunak ditu. Batzuei gehiago gustatzen zaie ikastea beste batzuei ordea, gehiago kostatzen zaie, baina horrek ez du esan nahi gutxiago ikastea gustatzen eta kostatzen zaien ikasleei alde batera utzi behar zaienik.
Gaur egun ezarrita dagoen legeak, ikasleen arteko konpetentzia lortzea bilatzen du. Lehen aipatu bezala, ikasle batzuei gehiago kostatzen zaie ikastea eta badaude hainbat irakasle egoera horren aurrean lagundu beharrean alde batera uzten dutenak, egoera hori erraztasun gehiago duten ikasleentzat abantaila bat da, irakasleak beraiengan jartzen duelako arreta eta atentzio guztia beraientzat delako.
Horrek guztiak, azken finean ikasleen bikaintasuna garatzera eramaten du. Gehiago kostatzen zaien ikasleak laguntzarik ez dutela ikusita, ikasketak alde batera uzten dute eta beste ikasleek beraien jakintzak eta ezagutzak azkarrago garatzeko aukera dute irakaslearen laguntzaz.
Gure ustez, ikasle guztiek eskubide berberak dituzte eta ikasle batek laguntza behar izanez gero, laguntza hori eskaini beharko litzaioke. Eskolaren bete beharretako bat ikasleen gaitasunak garatzea delako eta hori ez bada horrela, ikasle horrek bere garapenean ez ditu aurrera pausorik izango.   
Hori horrela ez gertatzeko eta ikaskuntza kolektibo bat egoteko, ikasle guztien arteko elkar eragina beharrezkoa izan beharko litzateke. Horrela denen artean lagunduz, estrategia desberdinen bitartez ikasketetan aurrera pausu bat egongo litzateke.




o   Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan:


Eskolan, pertsona askorekin elkartzen gara baina guztian gara desberdinak, bakoitzak bere ezaugarriak eta gaitasunak ditu. Hainbat ordu elkarrekin pasatzean, lagunak egiten bukatzen da.
Baina, badaude beste kasu asko laguntasun hori ez dena ematen eta ikasle asko bakarrik geratzen direnak. Hor kontutan izan behar dugu ikasleen sozializazioa, horren bidez burutzen delako azken finean, ikasleak beste pertsona batzuekin elkarlanean aritu beharra txiki txikitatik handiak izan arte eta elkar errespetu beharra lan egiterako orduan.
Bestalde, ikasleak eskolara ikastera doaz orduan, ikasketa akademikoa ere ezin da alde batera utzi. Bertan ikasten dute bizitzarako baliagarriak izango diren hainbat gauza eta baita beraien gaitasunak garatzen. Horregatik, ikasketa akademikoan ere bultzada bat eman behar da, etorkizun batean beharrezkoa izango delako.
Honen bestez, bai sozializazioak eta baita ikasketa akademikoak ere izugarrizko garrantzia dute bizitzan. Horregatik, bata bestearengatik lotuta daude eta sozializazio gabe ezin izango litzateke ikasketa akademikoa aurrera eraman.

o  Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu:

Haurren heziketaren ardura norena den hitz egiterakoan, estatuarena edo familiarena den galdetzen gara, baina erantzuna bien ardura dela da, ezinbestekoa da familien eta eskolaren arteko elkarlana, izan ere, baloreak, arauak, ohiturak, elkarlana… bai eskolan zein etxean landu beharrekoak dira. Eta bien arteko elkarlana egonez gero ikerketa batzuen bidez frogatuta dago era guztietako emaitzak hobetzen dituela.
Zaila bezain interesgarria eta beharrezkoa da erlazio ona izatea arlo guztietako emaitzak hobetzea baldin bada helburua, behintzat. Ikastetxe bakoitzak erronka saihestezina du gurasoen eta langileen arteko erlazio onarena. Erlazio txarrak sortzen badira, arazoak ere izaten dira eta horrek komunikazioa eta kolaborazioa zailtzen ditu.
Baina bakoitzaren eginkizunetan barneratuz, ikusten da, heziketa kontuan gehiegi jarrita dagoela ardura irakasleengan eta eskolan. Jakina da eskolak bakarrik ezin duela hezi. Izan ere, familia da heziketaren arduradun nagusietako bat.
Eta familiari dagokionez berriz, askotan, aitak eta amak biek lana egiten dute. Gurasoak nekatuta iristen dira etxera beren lanetatik, seme-alabekiko atentzio, dedikazio eta ondorio guztiekin. Gainera, askotan, guraso bakarra izaten da, egoera zailduz. Hezteko mugak nabarmenak dira.
Ezin da ahaztu, bestalde, komunikabideek, aisialdiak, inguru sozialak eta abarrek ere badutela bere eragina ikasle bakoitzaren heziketan.
Askotan, irakasleei iruditzen zaie familiek ez dutela nahikoa egiten eta familiei ere iruditzen zaie irakasleek ez dutela egin beharrekoa egiten.
Orain aipatutako egoera hau haurra haur eskolara eramanez gero izango zen baina badira kasuak, ardura guztia familien hartzen dutena, hau da, Homeschoolinga. Haurra etxean hezten da, eskola alde batera uzten da eta gurasoek etxean hezten dituzte euren seme – alabak.
Honen guztiaren inguruan hainbat iritzi desberdin daude batzuk diote, haurra ez dela sozializatzen besteekin, ez dutela behar den maila lortzen eta alde daudenak berriz, guztiz kontrakoa. Normalean, guraso hauek, konpromiso handia izaten dute eta informazio asko eta haurrak zerbait ulertzen ez badu gurasoak beste modu batera azaltzen saiatzen dira, gainera modu praktikoagoan egiten dute. Askotan hau eskolan ezinezkoa izaten da.


Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak?

Hasteko, funtzio asistentziala eta hezitzaileari dagokionez, bien arteko oreka bat bilatzea izango litzateke egokiena. Haur Hezkuntzan, haurrek funtzio asistentziala gutxitzen joan beharko dira eta funtzio hezitzailea gehitzen. Horretarako guraso eta eskola elkarlanean aritzea ezinbestekoa da, etxean heziketa hasi beharko litzake.

Kulturari dagokionez, Kultura transmititzea legoke egokiena, tradizioak galdu ez daitezen eta gure herriari buruzko informazioa eduki dezaten. Hala ere, gizartearekin kritikoak izatera bideratu beharko genituzke haurrak.

Jarraituz, haur bakoitzak bere erritmoak ditu eta hori errespetatu beharra dago, hortaz, haur bakoitzari behar duen laguntza eskaini behar zaio bere helburuak betetzeko, bikaintasuna alde batera utziz.

Sozializazioari eta ikasketa akademikoei lehentasuna emateari dagokienez, esan beharra dago biek dutela garrantzia eta bien arteko oreka bat lortu behar dela. Ikasketa akademikoen barruan sozializazioa lantzeko hainbat estrategia daude adibidez; talde lana, dinamika ezberdinak eta elkarlan hau sustatzea izango litzateke egokiena.

Haurren heziketaren arduradunei dagokienez, estatuaren eta gurasoen arteko elkarlana ezin bestekoa da. Haurrek etxetik heziketa oinarri batekin joan behar dute eskolara eta bertan beraien oinarri hori garatzen jarraituko dute. Baina aldi berean, bien arteko heziketa ezberdintzen jakin behar da, bakoitzak bere ezaugarriak dituelako.
Laburbilduz, izan beharreko xedeak denen arteko elkarlanean oinarrituta daude.  


 

 

 

 

Bibliografia:


Lopez,A. (2013). De la LGE a la LOMCE: Así son las siete leyes educativas españolas de la democracia. Honako webgune honetatik berreskuratua:

M. eta M. (2016). Haur Hezkuntza Hezitzailea Ote?. Honako webgune honetatik berreskuratua:

2010eko Urtarila. Familia eta eskola. Bi instituzio konplexu. Hik Hasi. Honako webgune honetatik berreskuratua:



1 iruzkin:

  1. Amaierako bibliografia ondo; hala ere, argudiakten ez du ematen iturri gehiegi bilatu duzuenik; zurer diskurtso hutsa dirudi

    ErantzunEzabatu