Sarrera:
Urteak aurrera joan ahala, eskolaren funtzioak
aldatzen doaz, legeak aldatzen doazen bezala. 1970. urtetik hona hainbat lege
organiko ezarri dira; Ley General de Educación (1970), Ley Organica General del
Sistema Educativo (LOGSE, 1990), Euskal Eskola Publikoaren legea (1993), Ley
Orgánica de la Calidad de la Educación (LOGSE,2002), Ley Orgánica de Educación
eta azkenik, 2013. urtean Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa
(LOMCE).
Gaur egun legez gain, metodologia ugari erabiltzen
dira eskola desberdinetan eta metodologiaren arabera xede batzuei garrantzi
gehiago ematen diete beste batzuei baino.
Zorionez, eskolen kalitatea hobetuz doa eta hezkuntza
sisteman lan egiten duten profesional askok aldaketarako bidea eraiki dute,
politikariek uzten dieten neurrian.
Arazo handia dago xedeak aukeratzerakoan, hezkuntzako
profesionalak ez diren pertsonek aukeratzen dituztelako legeak ezarriz.
Ondoren, XXI. mendeko eskolek bete beharko lituzkeen
xedeak adieraziko ditugu.
Gorputza
edo argudiaketa:
o Funtzio asistentziala ala
hezitzailea:
Eskolak sortu zirenean, funtzio guztiz asistentziala
zuten, lanera joan behar ziren gurasoen haurrentzat egokitzen zen. Gurasoak
lanean zeuden bitartean nonbait gelditu behar ziren eta horretarako sortu
ziren, gurasoei laguntza eskaintzeko, asistitzeko.
Gaur egun eskolek funtzio asistentziala ala
hezitzailea izateak adinaren arabera aldatzen da. Haurren bizitzaren lehenengo
uneetan, hau da, Haur Hezkuntzako etapan funtzio asistentziala nabarmentzen da,
funtzio asistentziala haurren behar fisiologikoak eta premia nagusiak betetzea
delarik. Adin horretan (3-6 urte) ,haurrek oraindik ez dira autonomoak eta
laguntza gehiago eskaini behar zaie hainbat arlotan. Haurtzaindegien kasuan,
haur oso txikiak hartzen dituzte gurasoak lanean hasten direnean eta funtzio
asistentziala da nagusi, nahiz eta haurtzaindegietan funtzio hezitzailea
sartzen duten.
Funtzio hezitzaileari dagokionez, haurrei ezagutzak
transmititzea, sozializazio prozesuan laguntzea, autonomiarako bidean
laguntzea...etab. hartzen ditu. Funtzio hau geroz eta zabalduagoa dago,
metodologia ugari daude eta eskola bakoitzak berea lantzen du. Haurrak Haur
Hezkuntzan hasten direnetik funtzio hezitzailea jasotzen dute, 3 urte
dituztenetik heziketarekin kontaktuan jartzen dira eskolan.
Esan beharra dago, heziketa etxean hasi behar dela eta
hori izan daiteke gaur egungo erronka nagusienetariko bat. Guraso askoren
utzikeriagatik, haurrak eskolara joatean, oinarrizko heziketa ez dutenez
zailtasunak sor daitezke, eta honekin batera funtzio asistentziala ugaritzea,
etxean autonomiarako bidea lantzen ez dutenez eskolan gehiago landu behar da.
o
Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea:
Haurrei kulturaren garrantzia transmititu behar zaie,
nolabait bereganatu dezaten, kulturara gerturatu behar zaie eta gure kasuan,
Euskal kultura landu beharko genuke. Txikitatik hezkuntzarekin lotura zuzena
jasotzen dute, eta gure eskoletan, zorionez, euskarara gerturatzen dira.
Kultura ezagutzea eta bereganatzea, tradizioak ezagutzea eta mantentzea landu
beharreko arlo bat da. Euskal Kulturak tradizio asko ditu eta gaur egun
eskoletan lantzen dira, esate baterako; Olentzero eta Maridomingiren bisita
gabonetan, herriko jaien interpretazioa, San Sebastian egunean danborrada,
euskal mitologiaren lanketa… etab.
Beste aldetik, gizartearen arauak barneratu behar
dituzte, baina garrantzi handia du gizartean ere akatsak daudela jakiteak
eta badaudela arau, tradizio eta kultura batzuk ezin ditugunak onartu. Haurrak
beraien kabuz zer dagoen ondo eta zer ez identifikatzea garrantzitsua da eta
hori landu beharko litzateke, hau da, kritikoak izaten erakutsi beharko
genieke.
o
Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala
ikasleen bikaintasuna garatzea:
Pertsona bakoitza, den bezalakoa da eta ikasle
bakoitzak bere ezaugarriak, berezitasunak, gaitasunak ditu. Batzuei gehiago
gustatzen zaie ikastea beste batzuei ordea, gehiago kostatzen zaie, baina
horrek ez du esan nahi gutxiago ikastea gustatzen eta kostatzen zaien ikasleei
alde batera utzi behar zaienik.
Gaur egun ezarrita dagoen legeak, ikasleen arteko
konpetentzia lortzea bilatzen du. Lehen aipatu bezala, ikasle batzuei gehiago
kostatzen zaie ikastea eta badaude hainbat irakasle egoera horren aurrean
lagundu beharrean alde batera uzten dutenak, egoera hori erraztasun gehiago
duten ikasleentzat abantaila bat da, irakasleak beraiengan jartzen duelako arreta
eta atentzio guztia beraientzat delako.
Horrek guztiak, azken finean ikasleen bikaintasuna
garatzera eramaten du. Gehiago kostatzen zaien ikasleak laguntzarik ez dutela
ikusita, ikasketak alde batera uzten dute eta beste ikasleek beraien jakintzak
eta ezagutzak azkarrago garatzeko aukera dute irakaslearen laguntzaz.
Gure ustez, ikasle guztiek eskubide berberak dituzte
eta ikasle batek laguntza behar izanez gero, laguntza hori eskaini beharko
litzaioke. Eskolaren bete beharretako bat ikasleen gaitasunak garatzea delako
eta hori ez bada horrela, ikasle horrek bere garapenean ez ditu aurrera
pausorik izango.
Hori horrela ez gertatzeko eta ikaskuntza kolektibo
bat egoteko, ikasle guztien arteko elkar eragina beharrezkoa izan beharko
litzateke. Horrela denen artean lagunduz, estrategia desberdinen bitartez
ikasketetan aurrera pausu bat egongo litzateke.
o
Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan:
Eskolan, pertsona askorekin elkartzen gara baina
guztian gara desberdinak, bakoitzak bere ezaugarriak eta gaitasunak ditu.
Hainbat ordu elkarrekin pasatzean, lagunak egiten bukatzen da.
Baina, badaude beste kasu asko laguntasun hori ez dena
ematen eta ikasle asko bakarrik geratzen direnak. Hor kontutan izan behar dugu
ikasleen sozializazioa, horren bidez burutzen delako azken finean, ikasleak
beste pertsona batzuekin elkarlanean aritu beharra txiki txikitatik handiak
izan arte eta elkar errespetu beharra lan egiterako orduan.
Bestalde, ikasleak eskolara ikastera doaz orduan,
ikasketa akademikoa ere ezin da alde batera utzi. Bertan ikasten dute
bizitzarako baliagarriak izango diren hainbat gauza eta baita beraien
gaitasunak garatzen. Horregatik, ikasketa akademikoan ere bultzada bat eman
behar da, etorkizun batean beharrezkoa izango delako.
Honen bestez, bai sozializazioak eta baita ikasketa
akademikoak ere izugarrizko garrantzia dute bizitzan. Horregatik, bata
bestearengatik lotuta daude eta sozializazio gabe ezin izango litzateke
ikasketa akademikoa aurrera eraman.
o
Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera
argitu:
Haurren heziketaren ardura
norena den hitz egiterakoan, estatuarena edo familiarena den galdetzen gara,
baina erantzuna bien ardura dela da, ezinbestekoa da familien eta eskolaren
arteko elkarlana, izan ere, baloreak, arauak, ohiturak, elkarlana… bai eskolan
zein etxean landu beharrekoak dira. Eta bien arteko elkarlana egonez gero
ikerketa batzuen bidez frogatuta dago era guztietako emaitzak hobetzen dituela.
Zaila bezain interesgarria eta
beharrezkoa da erlazio ona izatea arlo guztietako emaitzak hobetzea baldin bada
helburua, behintzat. Ikastetxe bakoitzak erronka saihestezina du gurasoen eta
langileen arteko erlazio onarena. Erlazio txarrak sortzen badira, arazoak ere
izaten dira eta horrek komunikazioa eta kolaborazioa zailtzen ditu.
Baina bakoitzaren
eginkizunetan barneratuz, ikusten da, heziketa kontuan gehiegi jarrita dagoela
ardura irakasleengan eta eskolan. Jakina da eskolak bakarrik ezin duela hezi.
Izan ere, familia da heziketaren arduradun nagusietako bat.
Eta familiari dagokionez
berriz, askotan, aitak eta amak biek lana egiten dute. Gurasoak nekatuta
iristen dira etxera beren lanetatik, seme-alabekiko atentzio, dedikazio eta
ondorio guztiekin. Gainera, askotan, guraso bakarra izaten da, egoera zailduz.
Hezteko mugak nabarmenak dira.
Ezin da ahaztu, bestalde,
komunikabideek, aisialdiak, inguru sozialak eta abarrek ere badutela bere
eragina ikasle bakoitzaren heziketan.
Askotan, irakasleei iruditzen
zaie familiek ez dutela nahikoa egiten eta familiei ere iruditzen zaie
irakasleek ez dutela egin beharrekoa egiten.
Orain aipatutako egoera hau
haurra haur eskolara eramanez gero izango zen baina badira kasuak, ardura
guztia familien hartzen dutena, hau da, Homeschoolinga. Haurra etxean hezten
da, eskola alde batera uzten da eta gurasoek etxean hezten dituzte euren seme –
alabak.
Honen guztiaren inguruan
hainbat iritzi desberdin daude batzuk diote, haurra ez dela sozializatzen
besteekin, ez dutela behar den maila lortzen eta alde daudenak berriz, guztiz
kontrakoa. Normalean, guraso hauek, konpromiso handia izaten dute eta
informazio asko eta haurrak zerbait ulertzen ez badu gurasoak beste modu batera
azaltzen saiatzen dira, gainera modu praktikoagoan egiten dute. Askotan hau
eskolan ezinezkoa izaten da.
Zuen ustez, zeintzuk dira XXI mendeko eskolaren xedeak?
Hasteko, funtzio asistentziala eta hezitzaileari
dagokionez, bien arteko oreka bat bilatzea izango litzateke egokiena. Haur
Hezkuntzan, haurrek funtzio asistentziala gutxitzen joan beharko dira eta
funtzio hezitzailea gehitzen. Horretarako guraso eta eskola elkarlanean aritzea
ezinbestekoa da, etxean heziketa hasi beharko litzake.
Kulturari dagokionez, Kultura transmititzea legoke
egokiena, tradizioak galdu ez daitezen eta gure herriari buruzko informazioa
eduki dezaten. Hala ere, gizartearekin kritikoak izatera bideratu beharko
genituzke haurrak.
Jarraituz, haur bakoitzak bere erritmoak ditu eta hori
errespetatu beharra dago, hortaz, haur bakoitzari behar duen laguntza eskaini
behar zaio bere helburuak betetzeko, bikaintasuna alde batera utziz.
Sozializazioari eta ikasketa akademikoei lehentasuna
emateari dagokienez, esan beharra dago biek dutela garrantzia eta bien arteko
oreka bat lortu behar dela. Ikasketa akademikoen barruan sozializazioa lantzeko
hainbat estrategia daude adibidez; talde lana, dinamika ezberdinak eta elkarlan
hau sustatzea izango litzateke egokiena.
Haurren heziketaren arduradunei dagokienez, estatuaren
eta gurasoen arteko elkarlana ezin bestekoa da. Haurrek etxetik heziketa
oinarri batekin joan behar dute eskolara eta bertan beraien oinarri hori
garatzen jarraituko dute. Baina aldi berean, bien arteko heziketa ezberdintzen
jakin behar da, bakoitzak bere ezaugarriak dituelako.
Laburbilduz, izan beharreko xedeak denen arteko
elkarlanean oinarrituta daude.
Bibliografia:
Lopez,A. (2013). De la LGE a la LOMCE: Así son las siete leyes
educativas españolas de la democracia. Honako webgune honetatik berreskuratua:
M. eta M. (2016). Haur Hezkuntza Hezitzailea Ote?.
Honako webgune honetatik berreskuratua:
2010eko Urtarila. Familia
eta eskola. Bi instituzio konplexu. Hik Hasi. Honako webgune
honetatik berreskuratua: